Entradas

ARLOAREN LABURPENA

Ikasturte honetan egindakoa biribiltzeko, landu dugunaren lapurpen moduko bat egitea falta zait. Arlo honetan hainbat kontzeptu ezberdin landu dira,  eta laburpen honen bidez bilduko dira. Kurtsoaren hasieran, haurtzaroaren fasean murgildu ginen eta hau lantzeko gure  bizipenei buruzko sarrera bat igo genuen blog hauetara. Sarrera honetan, gure hartzaroko argazki esanguratsu batzuk igo ditugu, eskolarekin zerikusia dutenak. Jarduera honen ondoren, didaktikan barneraturik curriculuma lantzeari ekin genion. Horretarako Heziberria dokumentuaz baliaturik. Bertan, gaur egungo hezkuntzako; dekretu, konpetentzia, eduki... agertzen dira, eta hau landu genuen denen artean gelan. Kurtsoa aurrera zihoan einean, konpetetziak lantzen aritu ginen. Horretarako Jose Moya ren hitzaldi baten bideoaz baliaturik. Konpetentzia edo gaitasun moduko hauen ikuspegi aztertu genuen, Jose Moyaren eskutik. Ondoren ildoa aldatuz, kultura bisualari ekin genion, horretarako bi ...

UNITATE DIDAKTIKOA

Imagen
Taldea: Julen Arburua, Garazi Regil, Eki Sagarzazu eta Paulo Ferreira 1- IZENBURUA KULTURANIZTASUNA 2- SARRERA 2.1.- Justifikazioa: Lan honetan, gaur egun hezkuntzan dauden arazoetako bateri buruz hitz egingo dugu. Lehenik, egoera eta arazoaren testuingurua azalduko dugu, ondoren arazoan sakontzeko. Arazoa identifikatzeaz gain, eta horren zergatia arrazoitzeaz gain, arazoa konpontzeko guk egingo genukeena azaldu dugu. Sakonki hausnartu ondoren, arazoari aspektu edo alderdi positiboa ateratzeko zer egingo genukeen islatu dugu lan honetan, arazo guztiek konponbidea dutela pentsatzen dugulako, eta arazo larrienetik ere gauza onuragarriak atera daitezkeelako. Beraz, arazoa konpontzeaz gain, hainbat helburu planteatu ditugu egoera honetarako, helburu hauek arazoa konpontzeko eta gelako dinamika egoki bat jarraitzeko planteatuak izan dira. 2.2.- Kokapena: Kokapenari dagokionez, arazoa ikasgela zehatz batean kokatzen da, eta ikasgela hau Oreretan (Gipuzkoa) koka...