ARLOAREN LABURPENA
Ikasturte honetan egindakoa biribiltzeko, landu dugunaren lapurpen moduko bat egitea falta zait. Arlo honetan hainbat kontzeptu ezberdin landu dira, eta laburpen honen bidez bilduko dira.
Azkenik, ebaluazioaren inguruko ariketa bat egin dugu. Ariketa honetan ebaluazioaren barruko kontzeptu ezberdinak jorratuz. Hauen artean, ebaluazio irizpide, baldintza eta instrumentuak.
Amaitzeko, proiektu moduan unitate didaktiko bat burutu dugu taldean. Bertan ikasleek jaso behar dituzten eduki, metodología eta konpetentziak azalduz.
Kurtsoaren hasieran, haurtzaroaren fasean murgildu ginen eta hau lantzeko gure bizipenei buruzko sarrera bat igo genuen blog hauetara. Sarrera honetan, gure hartzaroko argazki esanguratsu batzuk igo ditugu, eskolarekin zerikusia dutenak.
Jarduera honen ondoren, didaktikan barneraturik curriculuma lantzeari ekin genion. Horretarako Heziberria dokumentuaz baliaturik. Bertan, gaur egungo hezkuntzako; dekretu, konpetentzia, eduki... agertzen dira, eta hau landu genuen denen artean gelan.
Kurtsoa aurrera zihoan einean, konpetetziak lantzen aritu ginen. Horretarako Jose Moya ren hitzaldi baten bideoaz baliaturik. Konpetentzia edo gaitasun moduko hauen ikuspegi aztertu genuen, Jose Moyaren eskutik.
Ondoren ildoa aldatuz, kultura bisualari ekin genion, horretarako bi argazki ezberdin analizatu ditugu. Gaur egun hezkuntzak pairatzen dituen bi arazoren islada dira.
Jarraitzeko, kurrikuluma sakonago aztertzeari ekin genion. Horretarako curriculum mota ezberdinak ikusi eta defenitu genituen. Landu ditugun beste kontzeptu batzuk, kurrikulumaren zehaztapen mailak izan dira,
Didaktikako arloan, bestalde, kartografia bat burutu dugu. Hemen, ikasketa esanguratsu eta aktibo baten ezaugarri eta zantzuak azalduz.
Azkenik, ebaluazioaren inguruko ariketa bat egin dugu. Ariketa honetan ebaluazioaren barruko kontzeptu ezberdinak jorratuz. Hauen artean, ebaluazio irizpide, baldintza eta instrumentuak.
Amaitzeko, proiektu moduan unitate didaktiko bat burutu dugu taldean. Bertan ikasleek jaso behar dituzten eduki, metodología eta konpetentziak azalduz.
Hauek izan dira didaktika orokorra arloan landutako kontzeotu edo ariketak.
Comentarios
Publicar un comentario