EBALUAZIOAREN ZANTZUAK

1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación

1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.

Ebaluazioaren eta kalifikazioaren kontzeptuak gaur egun oso lotuak daude, bata eta besteari eman zaion trataeragatik. Gaur egungo hezkuntzan, kalifikazioaren eta ebaluazioaren kontzeptuei erabilera okerra ematen zaie askotan eta horregatik sortu da arazo hau.

Egungo eskoletako irakasleek ebaluazio hitza kalifikazioarekin soilik lotzen dute, eta ebaluatzera doazela esaten dutenean “kalifikatu” soilik egiten dute. Nota jartzera mugatzen da askotan egungo ebaluazioa, eta hortaz aurretik aipatu den arazoa sorrarazi da.

Ebaluazioaren eta kalifikazioaren arteko ezberdintasunak esanguratsuak dira. Hasteko, ez da kalifikatu behar ebaluatzeko. Ebaluatzeko hainbat modu daude eta horietako bat kalifikatzea da. Hala ere, gaur egun badira ebaluatzeko beste modu asko kalifikazioaren beharrik gabeak, auto-ebaluazioa,ez-ebaluatzea, hauen artean.

Ebaluazioak ikaslearen ikaskuntza prozesua bere osotasunean aztertu edo ebaluatu beharko luke eta ez gaur egunean kalifikazioaren bidez egiten den bezala. Modu honetara ebaluatuz, haurrek, azterketen emaitzei bakarrik garrantzia ematea lortzen duzu, ikaskuntza esanguratsuari bidea oztopatuz. Gainera,  ikasleak kalifikazioarekiko edukitzen duten erantzuna negatiboa da. Hortaz gain , irakasle eta familiarrengandiko presio gogorra jasotzen dute kalifikazioak duen garrantziagatik.

Hauek dira bi kontzeptu hauek alderatuta ateratako ondorioak.


1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.

Ebaluazio formatiboa:

Ebaluazio formatiboa, nagusiki, irakaskuntza-ikaskuntza harremana hobetzea bilatzen duen ebaluazioa da. Hala nola, ez zaio garrantzia handiena ematen nota bidezko kalifikazioari. Ebaluazio mota honekin, hiru funtzio nagusi bilatzen dira.
Hiru funtzioak:

-Ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetzea.
-Irakaskuntza konpetentziak egunetik egunera garatzea.
-Ikasgeletan burutzen diren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea
Ebaluazio mota honek humanizatze prozesu bat jasan du eta kalifikazio hutsetik haratago doa. Ebaluazioa hau burutzeko instrumentu bat errubrika bat izango litzateke.


Ebaluazioa hezigarria:

Ebaluazio hezigarriak, nagusiki, ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetzearen garrantzia azpimarratzen du, bertan inportantzia asko utziz. Ebaluazio honen ikuspuntutik ikasleak bere ikaskuntza prozesua hobetu behar du, honen kontrola izan dezan eta honek ez dezan bere ikaskuntza oztopatu.
Hiru funtzio:

    -Benetan helburuei ongi egokituta dauden lanak ezartzea.
    -Ebaluazio prozesuan ikasleak inplikatzea
    -Etorkizunerako helburuei oparotasuna eman eta lagundu.

 1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

Aurretik aztertutako bi ebaluatze mota hauek nahiko helburu antzekoak dituzte baino bietako bat zehatzagoa da. Ebaluazio edukatiboak ikaslearen ikaskuntza prozesua hobetzea begiratzen du, beste ikuspegi eta puntuak asko jorratu gabe. Inportantzia gehiena ikaskuntzari ematen dio. Ebaluazio formatiboan ,berriz, bien arteko erlazio edo harremanari ematen zaio garrantzia. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea du helburua nagusia.


Biek helburu komun bat dutela esan daiteke baina ebaluazio edukatiboa zehatzagoa da bere helburuarekin.


1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak


Partekatutako ebaluazioan, nagusiki, ikaslearen inplikazioa lortu nahi da prozesu honetan, ebaluaketa bere osotasunean burutzeko. Ebaluazio mota honetan ikaslea bere ebaluaketan inplikatzea lortu nahi da.  Horrela errendimendua eta ebaluaketaren osotasuna hobetuko delako. Pertsonen formaziorako ere egokitzat jotzen da ebaluazio modu hau, pertsonen errespontsabilitatea garatzea duelako helburu.
Ebaluaketa mota honetan erabiltzen diren instrumentuak: Auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa, dialogatutako kalifikazioa…

4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.

Heziberri dekretuak ebaluazioa, curriculumeko beste osagai garrantzitsu bat bezala ezartzen du eta helburuen garrantzia zehaztu. Heziberri dokumentuak ebaluatzerako garaian hiru orientabide ezberdintzen ditu.

-Ikasleek beraien auto-ebaluaziotik abiatuta beraien ikaskuntza prozesua garatu behar dutela. Horrela gogoeta egiten eta erabakiak hartzen ikasiko dutelako.

-Ikaskuntzarako ebaluazioa, feedback moduko bat oinarritzat duena. Ebaluazio-prozesual bat ematea helburu, ikasle eta irakasleek beraien indargune eta ahulguneez jabetu daitezen.

-Ikasitakoa ebaluatzea, ikasleek aiengandik espero zituzten eta ziren emaitzak jaso dituzten aztertu.

Hontaz gain, heziberrik ebaluazioa prozesu konplexu bat bezala aurkezten du, eta ebaluazioan osagai guztiak ebaluatu behar direla dio.

2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu.
[Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -  Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]

Ebaluazio irizpideak:

Ebaluazio irizpideak, ikaskuntza zer motatakoa eta zer zailtasunekoa izango den esaten duten irizpideak dira. Bere erabilera ikasleek benetan ikasi edo heldu behar duten mugak izatera mugatzen da, eta ez da materia baten gaurkotasunera egokitu behar.

Ebaluaziorako baldintzak:

Ebaluaziorako irizpideak, ikasleak bere aktibitate edo ariketak ebaluatuak izateko, bete behar dituen kondizio edo baldintzak dira.  Hauen artean egon daitezke asistentzia obligazioa adibidez. Kondizio hauekin ikasleen ebaluatze aurreko kondizio batzuk markatzen dira haurraren lanaren baliagarritasuna legitimatuko dutenak.

Ebaluaziorako jarduerak:

Jarduera ezberdinak daude eta ebaluaketa jarduerak hauetako batzuk dira. Ebaluazio jarduera hauen helburu nagusia prozesuan jaso diren ezagutza, konpetentzia, esperientzia horiek ebaluatzea da. Ariketa hauek, ea konpetentziak barneratu diren diseinatzen dira.

Ataza-jarduera:

Ikasleei beraien ikaskuntza prozesuan barneratutako konpetentzia,ezagutza, eduki horiek barneratu dituztela erakusteko eskatzen diren ariketa edo jarduerak dira.
Hauen artean: idatzizko ariketa bat, power point bat, edota ez direnak horrek ezagunak koreografia bat. Ikasi dutena ikasi dutela jakiteko modu bat.


Ebaluazio teknika-prozedimendua:

Termino hau erabakitzeko garaian eztabaida handia egon da, prozedimendu edo teknika denominatzearekin. Ebaluatzeko jarraituko den modua edo begiratuko den markoa izango da hau. Ikasleen konpetentzien barneraketa begiratuz.

Behaketa sistematikoa:

Espilizituki jasotzen ez diren aktibitateen ebaluazio moduko bat da. Ariketa batzuk ez dira beste batzuk bezain errazak ebaluatzeko. Adibidez aktibittate hauen artean sartuko dira: egunerokotasunean egindako lana,partehartzea…

Ahozko hartu-emanak:

Gela barruan ikasleen artean edo gertatutako dialogo intrapertsonalak. Hauek ebaluatzea interesgarria da baina ez dago instrumentu egoki handirik. Ebaluatzen zailagoak. Adibidez: debateetan aipatutako gauzak, baloatzearen beharra dute.

Probak:

Ezagunak diren proba espezifikoak dira, momentuan egindako aktibitate bat ebaluatzen da. Hauen artean ezagunak dira, azterketak, test probak.. Ebaluatzeko modu zehatzak eduki izan ohi ditu.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia:

Aurretik aipatutako aktibitateak ebaluatzeko balio du, ikasleren kuadernoa, besteak beste. Irakasleak material fisiko bat izan ohi du ikaslearen ariketa ebaluatzeko. Herramienta hauetako bat errubrika izango litzateke.



2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.

Ebaluazio instrumentuak aktibitate bat baloratzeko behar diren instrumentuak dira. Ebaluazio instrumentu hauetan, aktibitate edo ariketari eskatzen zaizkion kriterio edo berezitasunak argituko dira. Hauen erabilera nagusia ariketak ebaluatzeko da eta ikasle bakoitzaren lorpen mailak argi islatuta ageri behar dute.
Instrumentuak:
Errubrika, hitzezko eskala, eskala grafikoa, jarraipen indibidualeko fitxak.

2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.

Ebaluatzeko garaian bete behar diren kondizioak, lanak balio bat edo beste bat har dezan. Lorpen maila emango diona lanari eta azkenik lana kalifikatzeko balioko duten irizpideak izango dira.


Comentarios

Entradas populares de este blog

UNITATE DIDAKTIKOA

Curriculumaren zehaztapen mailak