ESKOLAKO BIZIPENAK
ESKOLAKO BIZIPENAK
Hainbat izan dira eskolan bizi izan ditudan momentuak eta jarduera ezberdinak. Argazki bilduma honen bidez horietako batzu gogorarazi eta kontatu nahi ditut.

Ni tolosarra naizenez inauteriak gogoz bizitzen ditut eta ikastolan inauterietarako ere beagenuen denbora. Urtero inauteriak hasi baino lehen, jaialdi moduko bat egiten genuen gela bakoitzak mozorro bat esleituz. Momentu hauek txikitan ondo sentitzeko eta taldekideekin konfiantza egiteko balio zuten. Ikasle guztiak ohikoa zena baina gustorago joaten ginen gelara. Inauteriekiko sentimendua eskolan hasi ginen garatzen.
Argazki honetan nire lagunekin agertzen naiz ikastolako jaialdi batean, jaialdi hauek inauterietatik at egiten ziren jaialdietako bat da.

Jaialdi hauetan gai bat aukeratu eta antzerki edo ikuskizun moduko bat egiten genuen. Gela osoak hartzen genuen parte eta gelan egiten genituen entsaioak. Oso momento onak pasatzen genituen eta egunerokotasunean egiten ez zen veste ekintza polit bat iruditzen zitzaigun
Jaialdi, ikuskizun hauetatik at, kirol jarduerak ere egiten genituen. Gelakoek talde bat sortzen genuen eta hainbat kiroletan parte hartu. Momentu oso onak pasatzen genituen gelakideen artean kiroletan jolastuz. Beste ikastetxeen arteko leihaketa batean oinarritzen zen.


Bizikleta txirrinda zen gehien gustatzen zitzaigun ekimen edo jarduera. Tolosako kaleetatik zhar ibiltzen ginen laskorain ikastolako haur guztiak gustora. Errepidean zuhur izaten ikasi genuen baita kaskoaren garrantzia ere.


Comentarios
Publicar un comentario