Taldea: Julen Arburua, Garazi Regil, Eki Sagarzazu eta Paulo Ferreira 1- IZENBURUA KULTURANIZTASUNA 2- SARRERA 2.1.- Justifikazioa: Lan honetan, gaur egun hezkuntzan dauden arazoetako bateri buruz hitz egingo dugu. Lehenik, egoera eta arazoaren testuingurua azalduko dugu, ondoren arazoan sakontzeko. Arazoa identifikatzeaz gain, eta horren zergatia arrazoitzeaz gain, arazoa konpontzeko guk egingo genukeena azaldu dugu. Sakonki hausnartu ondoren, arazoari aspektu edo alderdi positiboa ateratzeko zer egingo genukeen islatu dugu lan honetan, arazo guztiek konponbidea dutela pentsatzen dugulako, eta arazo larrienetik ere gauza onuragarriak atera daitezkeelako. Beraz, arazoa konpontzeaz gain, hainbat helburu planteatu ditugu egoera honetarako, helburu hauek arazoa konpontzeko eta gelako dinamika egoki bat jarraitzeko planteatuak izan dira. 2.2.- Kokapena: Kokapenari dagokionez, arazoa ikasgela zehatz batean kokatzen da, eta ikasgela hau Oreretan (Gipuzkoa) koka...
Comentarios
Publicar un comentario